2010-11-07

1.UD - LAN PROPOSAMENA

Diseina eta eraiki ezazu feria bateko jolas edo atrakzio bat (zaldi maldikoa, noria...) martxan jar dadin pultsadore bat sakatzen denean.
Atrakzioak hurrengo baldintzak bete behar ditu:

  • Gelditzeko pultsadore berdina sakatu behar da.
  • Jostailua funtzionatzeko txanpon bat sartu beharko da. Argi gorri batek adieraziko digu txanpona sartu behar dela. Txanpona sartzerakoan argi berden bat piztu behar da (atrakzioa martxan jarri daiteke).
  • Jostailuak 2 norantza izan behar ditu. Norantza aldatzeko etengailu bat egon behar da.
  • Maketaren neurriak 30 x 40 cm izan behar dira gehien jota, eta 30 x 25 cm-koak gutxienez.
  • Argi indarra 4,5 volt-eko pila batek edo bik hornituko dute.
  • Eraikitzerakoan edozein motatako materiala erabili dezakezu, eta onena da berreskuratuak izatea.
  • Maketa desmuntagarria izan behar da, hau da, edozein arazo izanez gero erraz desmuntatu eta konpondu daitekeen maketa izan behar da. 

Memoria entregatzeko irizpideak

Portada

Izenburua, Egileak eta Data

Aurkibidea

Arazoaren identifikazioa eta deskribapena

Taldekideen artean bat aukeratu

Informazio bilketa
Ikasgelan ikasitakoaren laburpena (erabili Txosten Teknikoa)

Diseinua

Zirriborroa
Zirkuitu elektrikoa
Plano Teknikoa (txukuna, neurriekin eta azalpen grafikoekin)
Sekuentzi-diagrama

Planifikazioa

Erremintak (zer, zenbat, zertarako)
Materiala (zer, zenbat, zertarako)
Urratsak:
- azalpen egokiak
- marrazkiak
- denborak-epeak

GOGORATU!!
Memoria txukuna eta argia izan behar da
Memoria entregatzeko azken eguna: AZAROAK 22